"Oharra sorgin eskolatik!"

Erabiltzailearen aurpegia Sonia Etxenausia 2013ko urr. 15a, 02:00

Pagorriko sorgin eskolan nagoenean, sarritan sartzen naiz Murumendiko Damaren koban...

... gehienetan gertaerengatik eramana sentitzen naizenetan. Lur azpiko bidaia honek nire naturarekin bat egitea eta juizio eta gezurrekin amaitzea ahalbidetzen du. Atzo, haitz haietatik lur barrenera murgildu nintzen, nire ardatzean nengoela pentsatuz

Denboratxo bat egin nuen bertan, ezkutuko bazterrak maitatzen. Baina handik irten eta harrezkero Marik bazuen niretzat ikasketa prest: Damaren basotik, perretxiko bila, ez nuen ezer aurkitu. Behera begira nindoala, bihotzaren deia sumatu nuen: "Zeren bila ari zara? Disfruta ezazu bidaiaz, eta aurkituko duzu benetan nahi duzuna; horrela izan behar badu, behintzat". 

Beraz, lurra zapalduz, eguzkiaz gozatuz, aurrera egin nuen. Eta han agertu ziren lanpernak, pinutelak.... Oparia! Ezeren bila aritu gabe. Orduan, berriz ere gogoratu nion neroni, behar dudana nire baitan dagoela eta ezer ez dela gertatzen kanpoan, barruan lehenago gertatu ez bada; oparotasuna, maitasuna, askatasuna… 

Aurkitu arren, bilatzen ibiltzeak ez nauela inoiz guztiz asetzen, behar dudana erakar dezakedala.

Egun hartan naturaren mezu eta afari ederra izan genuen su aldeko mahai inguruan.

Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila Marin Koban!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak