Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Elejalde

Askotan, hitzak soberan egoten dira, eta beste askotan, faltan...

Ez dakigu nola egin, eta, horregatik, lerro hauek erabiliko ditugu pasa den larunbatean Ibani omenaldia egin zenioten guztioi bihotzez eskerrak emateko. 

Mila-mila esker bertan elkartu eta omenaldia egitea posible egin zenuten denoi: Manex eta Xabi, Libertad Condicional, Ibanen lagunak, El Exterminio de la Raza del Mono, Zarzamora, bertara hurbildu zineten guztioi eta ezinean gelditu zinetenoi; eta, batez ere, Xementerio taldeari. Ikaragarria izan zen egin zenuten lana eta bertan bizi izan genuena. Askok izan nahiko lituzkete zuen moduko lagunak! Eskerrik asko!

----------

Saioa Elejalde

(Iban Elejalderen familiaren izenean)

Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak