Oñatiarrok kanpotik ikusita

Erabiltzailearen aurpegia Susana Arrese 2010ko aza. 27a, 11:07

"Itxiak zarete, eta kanpotik etortzen den edozein adineko pertsonarentzat...

... Oñatin lagun talde baten kide izatea oso zaila da, eta horri euskaraz ez jakitea gehitzen badiogu…".

Gauza bera askotan entzun ondoren, barneratu eta azkenean sinistu egin dugu. Bada, aurten atzerritik etorritako ikasle batzuek ideia hau aldatzen lagundu didate. Irailean iritsi ziren lehenengo aldiz, jaietan. Dirudienez, batzuk, Herri Egunean, Oñatiko gazte koadrila batek eurekin Arantzazura bazkaltzera gonbidatu zituzten; beste batzuk, kiroldegian bazkaltzen zeudela, aldamenean zituzten bikoteekin haien elkartera joan ziren.

Puerto Ricoko ikasle batek, berriz, oñatiarrok bata besteengan konfiantza handia dugula esan zidan. Ez nuen uste ba horrelakoak ginenik! Honako istorioa kontatu zidan: bere herrian ezinezkoa da, hemen elkarteetan egiten dugun bezala, norberak kontsumitu duena apuntatu eta ordaintzea. Bat-batean finlandiarrei buruz gauza bera pentsatzen nuela konturatu nintzen. Hango Unibertsitatean ikasleek edariak eta galletak gela baten prezio zerrenda batekin uzten dituzte, eta norberak hartzen duena ordaintzen du.

Hori ikusita, Oñatin gauza bera egitea ezinezkoa izango zela pentsatu nuela aitortu behar dut. Eta begira, kanpotik etorri behar guri buruz berdina pentsatzen dutela esateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak