Desazkundea

Erabiltzailearen aurpegia Sebas Aranzabal 2019ko aza. 24a, 00:00

Eguraldia aldatzen doa. Bukatu ziren elurte luzeak eta teilatuetako kandela izoztuak.

Adituen arabera, gizakiok gara eguraldi aldaketaren erantzule nagusiak; gehienbat, mundu zati aberats honetan bizi garenok. Urteetan CO2 isurketa izugarriak egiten ibili eta gero, gu bezala bizi nahi duten herrialde txiroei klima aldaketaren aurkako neurriak hartzea exijitzen diegu, orain. Gizarte kapitalista globalizatu honetan gure bizi ereduarekin jarraitzeko, etengabe hazten jarraitu beharko dute ekonomiak eta barne produktu gordinak, eta horrek ondorio larriak sortuko ditu ingurumenean.

Planeta bakarra dugu eta zeharo izorratu aurretik neurriak hartu beharrean gaude, nolabaiteko desazkundea bultzatuz. Horretarako, gutxiagorekin bizitzen ikasi beharko genuke, zoriontsu izateko gauza asko eduki eta etengabe erosketak egiten ibili ordez benetako zoriontasuna ingurukoekin harremanak sendotzea bilatuz. Bide horretan, kontsumo jarrerak aldatzea aurrerapauso galanta litzateke, urrutiko intxaurrei begiratu ordez inguruko baserritarrei eta ekoizleen produktuak erosiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak