Aurrera bolie

Erabiltzailearen aurpegia Sebas Aranzabal 2014ko api. 8a, 12:00

Mundu guztia futbolari begira egoten den garai hauetan, gutxi batzuk, beste kontu batzuetan gabiltza.

Duela hiru aste hasi genuen Gipuzkoako 45. hiru txirlo txapelketa: 9 herritako 12-83 urte bitarteko 80 bat bolarik 11 bolatokitan jardungo dugu giro ederrean guztia emanez.

Gaur egun bigarren mailakoa den kirola nagusi zen duela urte batzuk gure eskualdean; futbol zelaiak eta frontoiak eraiki aurretik bolatoki ugari zeuden. Elgetan bertan izango ziren dozena bat inguru. 

Baina bola jokoaren oinarriak askoz lehenagokoak ditugu gure inguruotan. Adibide bezala, 1.558. urtean, Venezuelako Merida inguruetara iritsi ziren euskaldunen artean zeuden gure eskualdeko seme-alabak. Garai hartan boletan egiten zuten hemen, eta lurralde haietara ere eraman zuten kirol hori. 

Gaur egun oraindik ere boletan jokatzen jarraitzen dute lurralde haietan. Horren adibide dira Aste Santuan Piñango inguru menditsuan ospatzen dituzten txapelketak. Inguruko bolari asko gerturatzen dira parte hartzera, batzuk egun osoa oinez edo zaldiz igaro ondoren.

Krisi eta murrizketa sasoi hauetan bada garaia kirol eta kirolari aberats horiei hainbeste begiratu gabe gure betiko kirolei gehiago begiratzen hasteko, bolatokiak zainduz eta irekita edukiz jendeak jolasteko aukera izan dezan. 

Zaletasuna duten herritar guztiak animatu nahi nituzke txapelketan parte hartzera. Gure taldeetako eta bolatokietako ateak irekita izango dituzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak