"Garai berrien esperantzan"

Erabiltzailearen aurpegia Sebas Aranzabal 2013ko urr. 9a, 02:00

Urteak pasa ditugu entzuten indarkeriarik gabe dena izango zela posible.

Beti esan digute abertzaleon elkarlanerako oztopo nagusia indarkeria zela edo egoera ekonomikoa indartzeko traba gaindiezina. Aitzakia ederra inoiz mugitzeko asmorik izan ez duenarendako!

Badaramatzagu urte pare bat alde bateko indarkeriarik gabe: ez ekintza armaturik ez eta kale borrokarik ere. 

Garai berri batean omen gaude, baina hileko azken ostiraletan betikoak biltzen gara herriko plazan. Batzuendako oraindik ez da garaia.

Herri honetan bakea eta konponbidea nahi baditugu  presoen arazoari irtenbide bat eman behar zaio. 

Horretarako herritarren bultzada ezinbestekoa izango da, tantaz tanta kartzelako hormak botako dituen uholde geldiezina bihurtzeraino.

Herrira mugimenduaren lana hori izan da; era baketsuan presoen egoeraren berri zabaltzea. Gaixo dauden presoena, urrunduta dituzten presoena... Horrela, sentsibilizazio lana burutu herritarron inplikazioa bilatzeko asmoarekin.

Azken eraso honekin Madrilek bide hori moztu nahi izan du baita konponbiderako eman daitekeen edozein pauso ere.  

Badakite edozer gauza egiteko inpunitate osoa dutela. Eta lasai daude badakitelako hemen batzuendako oraindik ez dela garaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak