Sebastian Arantzabal: "Benetako demokrazia noizko?"

Erabiltzailearen aurpegia Sebas Aranzabal 2011ko eka. 8a, 02:00

Badirudi batzuk orain konturatu direla benetako demokraziaren alde borroka egitearen beharraz...

Euskal Herrian batzuk urteak daramatzagu estatuen ukazioei aurre eginez, benetako demokrazia aldarrikatzen, azken hauteskunde hauetan ere sarri entzun dugu guztiek izan dutela aukera aurkezteko, ez da egia, Sortu ez dute legalizatu, eta milaka herritarrek ez dugu hautagai izateko aukerarik izan, “kontaminatuta” gaudelako, Elgetan 40 lagunetik gora egongo ginateke egoera horretan, herritarren partehartzerako grinak une zailak bizi dituen garai hauetan, erroka polita izango zen beste alderdientzako ere, alde batera utzi herriko 40 alderdikide esanguratsuenak eta hasi zerrendak osatzen, galtza bete lan.

Beraz aipatzeko modukoak dira Elgetan eman diren emaitzak, hilabetean, parte hartzerik izango zuten jakin gabe egotetik, izena eta izana sortu dute, talde berria bildu eta herritarren babesa jasoz, boto kopuru historikoa lortu dute, zorionak denoi.

Euskal Herria kontutan hartzen badugu, gelditu den mapa politikoari begira, aldaketarako bidean, lehenengo aztarnak sumatzen hasiak gara, aukera politikoetan klarifikazio itzela eman da, lau zutabe nagusi nabarmentzen direlarik, txikiak ordea txikiago gelditu dira.

Abertzaleek, alde handia atera die espainolistei, eta lehen indarra izateko bidean dema galanta aurreikusi daiteke etorkizun hurbilean, PNVk 30.000 bozka inguru atera dio Bilduri, baina , polo soberanista deitutako esparru hori oraindik osatzeke dago eta sektore berriak gehitzen joan daitezke, egin apustu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak