Kasik

Erabiltzailearen aurpegia Sabin Aranburu 2018ko eka. 9a, 00:00

Errealitatea aztertzea beharrizan bat den mende distortsionatu honetan, inoiz baino bide-orri eta proposamen eraldatzaile gutxiago aurkitzen ditugu – eraldatzailea zentzu errealean, sistema hau oinarritik eraldatzea dakartenak–.

Bide galduetan gabiltzanok gure kabuz ikasi behar izan dugu zeintzuk diren gure beharrizanetara lotzen diren analisi eta proposamen praktikoak. Jada ez daukagu aurreko hamarkadetan jasotako transmisioa; zerotik hasitako lana izan da, kasik.

Zergatik diot kasik? Ideologia burgesak itzalpetu eta giltzapetu duen arren, mende eta pikuko ibilbidea duen bide-orria izan duelako ezker mugimenduak –behin langile mugimendua zenak, berau baita subjektu eraldatzailea–. Hausnarketa eta praktikarako esperientzia komunitate hori marxismoa da, konstanteki desitxuratzen saiatzen diren hori, bai.

Honi buruzko apunte bat. Errealitatea aztertzeko eta iraultzeko metodo honek egungo egoerari aurre egiteko, erresistitzeko eta aurrera pausoak emateko, ahalmena duela erakutsi dio dena aldatu nahi duenari. Prozesu luzea den arren, fruituak ematen hasiko da

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak