Martxoaren 3a

Erabiltzailearen aurpegia Sabin Aranburu 2018ko mar. 10a, 00:00

Denok dakigu zer gertatu zen 1976ko martxoaren 3an. Bi hilabete luzez greban aritu ziren langileen mugimendua eten zen egun gisa identifika dezakegu, hildako bost langile eta ehunka zauritu utzi zituena.

Geroztik, urtero egiten den manifestazio bakarrera mugatzen da gertakari hauek oroitzeko tartea, memoria historiko lausotu baten praktikan.

Aurreko mendean zehar langile mugimenduen borrokak oinarrizko identifikazioa zuen: dominazio klasista oinarri duen kapitalaren sistema hau iraultzea. Gaur, berriz, soilik egungo estatusa erreformatzearen –pixka bat aldatzea– aldeko lanketa burutzen da ezker mugimendutik, eta martxoaren 3aren oroimena eraginik gabeko ekitaldi publiko batera murrizten da.

Martxoaren 3a langileon borroka elikatzeko oroimen eguna izan behar da. Baina nahitaez urteko beste egun guztietan ere klase borrokan murgilduriko errealitatean eragiteko kondizioak landu behar dira, hau baita erailak omentzeko formarik zintzoena: beraien borroken oinarrizko identifikazioa berrartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak