Iraultza kontzeptua

Erabiltzailearen aurpegia Sabin Aranburu 2017ko ots. 12a, 00:00

Kontzeptu potolo orok interpretazio desberdinak izaten dituela erakutsi digu historiak. Bakoitzaren subjektibotasunaren errua edo bertutea izan daiteke honen ekintzaile.

Adibide argia dugu, gaur, iraultza kontzeptua. Aurreko mendeetan debate teoriko-praktiko aberatsa jaso du hitz honek, kontzienteki baloraturiko analisi ezberdinak plazaratuz. Baina egun, solasaldi horiek kamiseta edota abesti "borrokalarietan" itsatsirik gelditu dira, iraultzak de facto dakarren praktikotasuna aireak eraman izan balu bezala.

Ezin liteke ulertu iraultza, nire ustez, honek duen logika historikotik kanpo. Historian zehar emandako derrigorrezko fasea izan da, gizarte esklabista eta feudala gainditzeko beharrezkoa. Baina iraultza hauek ez dira kasualitatez ematen, momentuko kontzientzia idealista bat garatuz edo, sistema konkretu batean sorturiko kontraesanek bideratzen dute mugimendu hau.

Beraz, saia gaitezen, behintzat, berezkoa duen logika historikotik ez ateratzen. Nonbaitetik atera behar bada, kamisetetatik atera dezakegu, ez baitu inongo zentzurik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak