Metodologia

Erabiltzailearen aurpegia Sabin Aranburu 2016ko abe. 11a, 00:00

Edozein eztabaida politikotan edo filosofikotan bakoitzak erabilitako metodologia zentro bilakatzen da. Arrazoiketa guztia bakoitzak errealitatea interpretatzeko formetan datza, hots, zein ikuspuntutatik hitz egiten den; hau da metodoa.

Zentzu horretan, berdin dio parlamentuko edota tabernetako eztabaidez hizketan ari garen. Bakoitzaren ikuspegia plazaratzen da, “etsaia” konbentzitu nahian, egia handiena aurkitzearen borrokan. 

Nola zehazten da, ba, irabazle eta galtzaile postua? 

Ba al daude guda hau baloratu eta epaitzeko arau arrazionalak? 

Nola zehaztu daiteke argumentu bat bestea baino hobea izatea?

Jarraibide arrazionalen bat existitzen bada, hori objektibotasuna izango litzateke.

Beraz, debatitzeko gaian errealitate objektibora gehien gerturatzen dena izango litzateke hobeen argumentatzen duena, hau da, irabazlea. 

Baina objektibotasuna bada epaile, galdera potolo bat datorkit burura: existitu daiteke doktrina (edo metodo) zientifiko eztabaidaezin bat, errealitatearen objektibotasun  arrotzenean oinarriturik?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak