Hamalau ez, hogei ez… berrogei pauso ixil eta sendo,
urtez urte, hotzari aurre inda, bihotzak berotzen jakin dauenak.
Ez da bakarrik pertsonaia izen,
ez da bakarrik gau bateko bisita:
urte luzez indako lana izen da,
maitasunez, konpromisoz eta pipa hortzian daukela.
Aurten, bidia luziaua izen da,
pausua motelaua akaso,
baina atzian utzitako arrastua
betirako geratuko da gurian idatzitxa.
Ez dogu izenik esango,
baina danok dakigu nor dan,
egur useinaz eta irribarrez
hainbeste gabon egin dauen hori beroi.
Geure partetik, eskerrik beruenak,
esan barik esaten dalako,
eta sentitzen dalako
herri oso baten bihotzetan lotuta geratzen dan hori.
Hurrengo urtian berriz ikusiko gara,
beste modu batera bada be,
baina betiko maitasun berdinakin.
Bihurrixak izan eta urte barri on danoi !