Senegaleko doinuen erritmora dantzatu genuen Euskararen egunean!

Erabiltzailearen aurpegia San Martin Agirre Herri Eskola 2017ko abenduaren 13a

Ndank-Ndank elkarteko hainbat kideren bisita izan genuen eskolan

Beste herrialde batetik etorri eta euskara ikasteko pertsona askok egiten duten ahalegina eredugarria iruditzen zaigu, eta baloratu beharra dagoela uste dugu. Horregatik, Ndank-Ndank elkarteko zenbait kiderekin batera (tartean eskolako ikasle baten aita) ospatu genuen aurtengo Euskararen eguna! Beraien testigantzak entzun ostean, Senegaleko doinuen erritmora dantzan aritu ziren ikasle zein irakasleak.

Poliki-poliki esan nahi du Ndank-Ndank esamoldeak Wolof hizkuntzan! Leloaren berrinterpretazioa eginda, gurera ere ekar dezakegu; izan ere, guztion artean, pausoz pauso, lortuko dugu gure hizkuntza indartzea!

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak