Zapran gagoz!

Erabiltzailearen aurpegia San Martin Agirre Herri Eskola 2017ko aza. 17a, 10:50
2018ko Euskal Eskola Publikoaren jaiaren aurkezpena

Larunbat honetan, azaroaren 18an, Euskal Eskola Publikoaren jaiaren aurkezpen ofiziala egingo dugu Lekeitioko plazan, eguerdiko 12:00etan. Ekitaldiaz gain, ekintza gehiago egongo dira goizean zehar familia guztiarentzat: 11:00etan hasiko gara puzgarri, jolas eta tailerrekin. Horrez gain, taberna bat ere egongo da, tripa pintxoz bete ahal izateko. Azkenik, argazki erraldoia egingo dugu Euskal Eskola Publikoaren aldeko mezua hedatu dadin.

 

27. Euskal Eskola Publikoaren jaia Lekeition egingo dugu ekainaren 3an. Urtero antolatzen dugun jai honen bidez euskal eskola publikoaren aldeko aldarria egiten dugu familiok, eskola-komunitatea osatzen duten gainontzeko kideekin batera.

 

Ekitaldi honen edo jaiaren inguruko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu hemen

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak