Gaztainerre eguna!

Erabiltzailearen aurpegia San Martin Agirre Herri Eskola 2017ko azaroaren 9a

Euria eta hotza! Aitzaki ezin hobea danbolinaren inguruan elkartu eta gaztainak jateko! Izan ere, bihar, azaroaren 10ean, egingo dugu Gaztainerre festa eskolan. Arratsaldeko 16:00retan elkartuko dira ikasle zein irakasleak Haur Hezkuntzako eraikinean. 16:30etik aurrera familia eta lagunak ongi etorriak izango dira. Gaztainez eta musikaz gain, Guraso Elkarteak ekintza berezia prestatu du: 18:30era arte Jardun Euskara Elkarteko begiraleekin jolasak egingo ditugu. Animatu eta parte hartu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak