"Eskola jasangarria aintzatespena lortu dugu"

"Gure eskolak 2011-12 ikasturtean lortutako Eskola jasangarria ziurtagiriaren aintzatespena lortu du. Ikastetxeko zuzendari Begoña Otsoa-Aizpuruak jaso du diploma Iñigo Urkullu Lehendakariaren eskutik".

Eskola iraunkorren diplomak banatu dizkie gaur (2017-06-06) Iñigo Urkullu Lehendakariak  31 ikastetxeri. Busturian dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroko auditorioan izan da ekitaldia, eta, Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta, bertan egin du gaur Gobernu Kontseiluak astean behingo bere ohiko bilera. Diplomak banatzeko ekitaldian, Lehendakariarekin batera, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu Iñaki Arriola eta Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte izan dira.

Lehendakariak ziurtatu duenez, klima-aldaketari buruzko Parisko Akordioetan sinatutako konpromisoak beteko ditu Euskadik eta iragarri du Eusko Jaurlaritzak bere ahaleginei eta inbertsioei eutsiko diela energia berriztagarriak bultzatzeko eta emisioak murrizteko. “Europarentzat eta Euskadirentzat lehenik eta behin planeta”, ziurtatu du. 

Amaitzear dagoen ikasturte honetan, guztira 449 ikastetxek parte hartu dute programa honetan, hezkuntza-komunitate guztia inplikatuz klima-aldaketaren, biodibertsitatearen galeraren edo baliabideen gabeziaren erronken aurrean. 116 udalerri barnean hartzen dituen programa honetan foroak egin dira ingurumenak iraunkortasunean aurrera egiten laguntzen duten proposamenak aurkeztuz. Gainera, udalerri horien konpromisoa agerian geratu da ekitaldi honetan, diploma jaso duten 22 udalak bertan zirela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak