Goazen! (ETB1) telesaileko aktoreen bisita izan dugu eskolan. Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak gustora egon dira ekarri duten bideoa ikusten eta, ondoren, galderak egiten.
Euskararen erabilera sustatze aldera, eskolan badakigu zein garrantzitsua den gazteek euskaraz hitz egiten duten ereduak izan ditzaten. Beraz, bide hori jorratzen jarraituko dugu.