Liburuaren Egunaren harira, ipuin desberdinak entzuteko aukera eskaini genien ikasleei; aldez aurretik gustokoena hautatu eta hura entzun zuten. Liburutegien Egunean, aldiz, eskolako liburutegia ikaslez bete zen, egun guztian zehar ipuin kontaketak egin baikenituen. Irakurzaletasuna bultzatzeko eta liburutegiak hobeto ezagutzeko ekintza paregabeak izan ziren.