Eusko Jaurlaritzak mugikortasun jasangarriaren alde egin zuen deialdia aprobetxatuta, Agorrosin Guraso Elkarteak Oinezbusa proiektua aurkeztu zuen. Lehen Hezkuntzako ikasleen artean garraiobide iraunkorrak sustatzea du xede egitasmo kolektibo honek. Hala, ikasleek etxetik eskolara egiten duten ibilbidea modu autonomo eta seguruan egingo lukete. Datorren ikasturtean jarriko dugu martxan; horretarako, ikasturte honen amaiera aldera frogatxo bat egitek asmoa dugu.