Euskal komunikabidearen baitan aztertzen dihardute ea posible den horrelako gaiak haurrekin lantzea eta, hala balitz, nola landu beharko litzatekeen. Gure ikasleek egindako lanari esker frogatu dute haurrekin edozein gai landu daitekeela, ikuspegi egokitik eginez gero.
Siriako gatazkaren inguruko proiektua ikasleen jakin min eta interesetik abiatu zen. Ikasturte hasieran elkarbizitzarekin erlazionatutako proiektuak sustatu ohi ditugu. Gaia zehazteko helburuari jarraiki, elkarbizitza oinarri zuten albisteak biltzen hasi ziren ikasleak. Prentsan Siria behin eta berriz agertzen zela ohartu ostean, gaian gehiago sakontzea erabaki zuten. Hala, herrialde arabiarreko gatazka aitzaki, diziplina desberdinak landu dituzte 5. mailako ikasleek.
Astebukaerako teleberrian izango duzue EITBko erreportajea ikusteko aukera!! Ez galdu!!