Gaztainerre eguna ospatu genuen azaroaren 13an esk

Gaztainerre eguna ospatu genuen azaroaren 13an eskolan Danbolinaren inguruan ospatu zuten ikasle zein irakasleek antzinako euskal tradizioa. Arratsalde guztian zehar gaztainak erre eta jateaz gain, abesteko aukera ere izan zuten Haur Hezkuntzako eraikinaren patioan. 16.30etik aurrera, senideak batu ziren festara. Iraganean familia etxean elkartzen bazen ere, ohitura zaharrak berreskuratu eta hedatzeko dugun konpromisoari jarraiki, duela urte batzuk eskolan jai desberdinekin bat egiten hasi ginen; hala nola, Gaztainerre eta Hartza Eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak