Parte hartzaile guztien artean zozketa bat egin zuten eta eskolako Irene Larrañaga izan zen irabazlea; liburuetan gastatzeko 50 euroko bonoa izan zen bere saria. Ikasleak liburutegira erakartzea zuen helburu ekimenak, baita lortu ere. ZORIONAK IRENE!
Haur Hezkuntzako ikasleak ere ospakizunera batu ziren eskolako liburutegiko ipuinak irakurriz. Liburuek mundu oso bat ezkutatzen dute; ezagutu ditzagun elkarrekin!!