Eskolak gure ingurua garbi mantentzea sustatzen duen ekimenaren baloreekin bat egiten duenez, gaiari heltzea erabaki genuen. Hala, urriaren 23an, ostiralean, Erreka Garbiketaren inguruko tailerra egin zuten 6. mailako ikasleek udaleko Ingurumen teknikari Aitor Kortabarriarekin. Bideo bat ikusi zuten, zalantzak argitu zituzten eta ikastetxe alboko erreka zati batean landare landaketa egin zuten.
Ingurumena zaintzeko konpromisoa guztiona delako!