Lantzen ari diren proiektuak Bergara eta herriko pertsonaia ospetsuak protagonista dituela aprobetxatuz, “Simonen ondarea” izeneko erakusketaz gozatzeko aukera izan zuten. Bergarako pintore famatuaren jaiotzaren mendeurrena aitzaki, herriko 22 artisten lanak biltzen zituen aipatu erakusketak.
Museotik irten zirenean, udaletxeko eskailerak apaintzen dituen San Martin Agirreren martirioaren margolana ikustatu zuten; hura ere Simon Arrietak margotua baita. Bueltako bidean, Simon Arrieta plazan egin zuten geldialditxoa, iturriaren gainean kokatutako margolariaren eskultura ikusteko.