Ikasturte hasiera San Martin Agirre herri eskolan

Erabiltzailearen aurpegia San Martin Agirre Herri Eskola 2015eko irailaren 3a

Udako oporrak amaitzearekin bat, irailaren 8an, asteartean, ikasturteari hasiera emango diogu eskolan. Kurtso berri honi ekin aurretik, badira zuekin partekatu nahi ditugun zenbait ohar.

Ordutegiari dagokionez, irailaren 8tik 18ra bitartean, klaseak goizez bakarrik izango dira, 9etatik 13ak arte. Irailaren 21etik aurrera eutsiko diogu ikastetxeko ohiko ordutegiari: goizez 9etatik 12.30era arte izango dira klaseak; arratsaldez, aldiz, 15etatik 16.30era.

Bestalde, irailaren 7an, astelehenean, 2 urteko ikasleen gurasoen bilera egingo dugu arratsaldeko 17etan Haur Hezkuntzako eraikinean. Zaintza zerbitzua eskainiko dugu egun horretan. 

Info +: http://www.sanmartinlhi-bergara.hezkuntza.net/web/guest/inicio1

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak