Animali eta landareen proiektuaren baitan, ZETARRE

Erabiltzailearen aurpegia San Martin Agirre Herri Eskola 2015eko ekainaren 12a

Animali eta landareen proiektuaren baitan, ZETARREN BIZI-ZIKLOA landu dute LH1eko ikasleek. Hementxe duzue emaitza!! Arraultza txikitxoetatik zetazko beldarrak ateratzen ikusi ditugu. Hostoak ematen geniezkien heinean handitzen joan dira, jatun handiak baitira. Beraien etxetxoen eraikitze prozesuaren lekuko ere izan gara! Zetarren bizi-zikloa amaierara gerturatzen ari da, ikusiko al ditugu zeta-tximeleta bilakatzen?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak