375 pertsonek aurkeztutako literatura eta sormenezko proposamenak jaso dituzte XXX.edizioa den honetan. Gaurko egunez, San Martin Agirre herri eskolako ikasleek aurkeztutako hainbat lan sarituko dituzte: bigarren adin tartean, Maider Bilbaoren “Antxon Tripontzia”; hirugarren adin tartean, Unai Martinezen “Koadroaren begipeko malkoa” eta June Arandoren “Basoko sekretua”; eta, azkenik, antzezpenen atalean, 5 urteko ikasleen “Urtaroak”.
Bergarako Udaleko Euskara Departamentuak sortu zuen lehiaketa Koldo Eleizalde linguista, irakasle, kazetari, politikari, autore eta euskaltzalearen omenez. Hasieran literatura alorrera mugatzen bazen ere, gerora beste genero batzuk ere barne-hartu zituen. Euskarazko sorkuntzak zein horien kontsumoa sustatzeko helburuak, aldiz, bere horretan dirau lehenengo egunetik.