Etxera iristen zaizkigun fakturak nola irakurri behar diren azaldu zieten Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei. Izan ere, aste batzuk lehenago, Kontsumobidek eskainitako ikastaro batean parte hartu zuten. Migel Altuna Institutuak bultzatutako "Elkarrekin ikasten" ekimenaren baitan kokatzen da bisita. Eta eskolan bat egiten dugu filosofia horrekin, elkarrengandik asko baitugu ikasteko!