San Joxepeko kideak eskolan!

San Martin Agirre herri eskola bisitatu zuten astelehen goizean San Joxepe Elkarteko lau kidek. Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleek hiru hizkuntzatan burututako “Big Bangetik tekno (r)eboluziora” proiektuaren aurkezpenean izan ziren.

Migel Altuna Institutuak martxan jarri duen “Elkarrekin ikasten” esperimentazio proiektuaren baitan kokatzen da ordubete iraun zuen bisita. Belaunaldi desberdinen arteko ezagutzak elkartrukatzeko guneak sortzea helburu izanik, helduenek ondorengoen indarraz gozaraztea eta gazteenek beren aurrekoen esperientziaz ikastea sustatu nahi da.

Bergara, Antzuola eta Elgetako 10 eta 16 urte arteko gaztetxoak eta 60 urtetik gorakoak dira proiektuko protagonistak. Hala ere, adin tarte horietatik kanpoko edonork parte hartu nahiko balu, ateak zabalik izango lituzke. Kolektibo bakoitzetik hamabost lagun bildu nahi dira, gutxienez, 2015.urteko urtarriletik ekainera bitartean egingo diren topaketek jarraipena izan dezaten.

 

Ondorengoak dira proposatzen diren edukiak: 

  • “Gazteek” plantxatzen, bertako jakiak sukaldatzen, zonaldeko erremedio naturalak egiten, elikagaien iraungipenaren nozioak, bertako euskarako hitzak erabiltzen… ikasiko dute
  • “Adinekoek” teknologia berriekin hobeto moldatzen, atzerriko eta beraien herrialdeko jakiak sukaldatzen, atzerriko hizkuntzan oinarrizko hitzak erabiltzen…ikasiko dute
  • Horretaz gain, zeharkako baloreak lantzeko aproposa izango da: elkarbizitza, tolerantzia eta ikaskuntza interkulturala, besteak beste.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak