Bergarako eskola publikoko ahotsak Radio Euskadiko uhinetan

Erabiltzailearen aurpegia San Martin Agirre Herri Eskola 2015eko urtarrilaren 28a

San Martin Agirre Herri Eskolako proiektua gertuagotik ezagutzeko aukera izan dute gaur goizean Boulevard saioan.

Txokoen zirkulazioan oinarritutako metodologiaz hitz egin dute eskolako zuzendari Begoña Otsoa-Aizpuruak, Nekane Soraluze eta Maite Alzola irakasleek, eta hainbat ikaslek. Norberaren behar eta interesetatik abiatuta, estrategia desberdinak barneratzen dituzte ikasleek metodologia horren bitartez eta elkarlanean arituz ezagutza eraikitzeko aukera dute. Guzti hori oso kontuan hartzen dute txokoek, bertako testuinguru eta materiala adinari egokituta baitago.

Zorroztu belarriak eta ezagutu gure hezkuntza proiektua!

ENTZUN IRRATSAIOA HEMEN

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak