Ikuskizun, ekintza eta tailer desberdinei esker giro ezin hobea sortu bazen ere, lanerako grina, poza eta talde kohesioa izan ziren festako protagonista. Inauguraziora hurbildu zineten guztioi zein hura posible egin zenutenoi bihotz-bihotzez eskertu nahi dizuegu zuen ekarpena.
Bergarako eskola publikoaren komunitatea osatzen duzuen kideek guztion esker ona irabazi duzue. ZORIONAK! Pausoz pauso kalitatezko eskola publikoa eraikitzen ari gara. Jarraitu dezagun lanean!