Ikasleen Partaidetzarako Antolaketako (IPA) Agenda 21 Batzordeak sustatutako ekimena da eta tapoiekin batera, plastikozko ontzien zatiak ere batu daitezke.
Garapen ebolutiboaren baitan gaitz biologiko, mental, afektibo edota sozialen bat duten haurrekin proiektu eta ekintza desberdinak garatzen ditu Ume Berezien Integrazioaren Aldeko Elkarteak (ALIND/UBIE). Haurrei bizi kalitate hobe bat eskaintzearen alde lan egiten dute.
Beraz, eskolako ikasle guztiei, zein ikasle ez direnei ere, laguntza eskatu nahi diegu; norbanakoak egin dezakeen apurrarekin gauza handiak egin daitezkeela sinesten dugulako.