Eguraldia kontran eduki arren, ekintza ugariz gozatzeko aukera izan zuten bertara joandako 40 ikasleek. Besteak beste, ingurua ezagutzeko ibilaldi desberdinak egin zituzten, Jentizulo kobazuloa bisitatu zuten eta beraien orientatzeko sena probatu zuten. Hori guztiari esker hiru egun zoragarri igaro zituzten.
Eskolaren eguneroko jarduera didaktikoaren osagarri da Arotz Enea Ingurumen Heziketa Eskola. Ikasleak ingurune naturalera zein landa-giroko errealitatera hurbiltzea du helburu nagusi.