San Martin Herri Eskolak urrian martxan jarri zituen eskolaz kanpoko ekintzek oso harrera ona izan dute ikasleen artean. Izan ere, 200 haur baino gehiagok eman dute izena eguardi zein arratsaldetan burutzen diren jardueretan.
Egiten diren guztietan -ingelesean eta alemanean salbu- euskararen erabileraren sustapena da protagonista nagusia. Hortaz, oso balorazio positiboa egiten dugu eta datorren kurtsora begira eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzeko gonbita luzatzen diegu ikasleei, guztiek gustuko dutena egiteko aukera izan dezaten.
Haur Hezkuntzako eraikina estreinatzearekin bat leku arazoak amaitu zitzaizkigun eta eskolaz kanpoko ekintza desberdinak eskaintzeko aukera izan genuen. Hala, urriaz geroztik, ingelesa, antzerkia (ingelesez), arte hezkuntza (alemanez), pintura eta marrazketa, psikomotrizitatea edota euskal dantza saioen bitartez aisialdiaz gozatzen dute ikasleek.