Olentzero eta Mari Domingi ere gure artean izango ditugu polboroi eta txupatxupsez kargaturik. Eskolan bisita egin ondoren, 13:00ak aldera agurtu eta amaiera emango diogu aurtengo jarduerari.
Abenduaren 24an, 10:45ean, eraikuntza nagusiko patioan elkartu eta frontoirantz abiatuko gara 11:30etan Herriko familiekin batera kaleetan zehar Olentzero eta Mari Dominginekin abestu ahal izateko.