XXIII. Argazki lehiaketa
Pandemiaren eraginez etenda egon zen erretratu lehiaketa eta martxan jartzea lortu genuen iaz. Ordura arte ugari izaten ziren partaideak, eta hauen jatorriak. Itxaropentsu gabiltza berpiztu nahian. Urrian ospatuko dugun Kulturaldiako egitarauaren portadan azalduko da irabazle izendatuko den argazkia. Horrez gain diru saria jasoko dute lehen hiru sailkatuek. Jubilatuentzat zabaltzen dugu lehia. Lanak aurkezteko azken eguna uztailaren 8a da. Azalpen gehiago Sanjoxepe elkartean eta hurrengo kanaletatik: 943 762 140 - 943 761 059 eta sjoxepe@gmail.com.
Santanderrera irteera
Ekainaren 11n Santanderrerako irtenaldia egingo dugu. Ibargaraiko autobus geltokitik irtengo dugu 08:00etan, bi autobusetan. Magdalena jauregia eta Gizona eta itsasoa-ren museoa bisitatuko dugu goizean. Denbora librea izango da bazkaria aurretik eta, Santanderren paseatzeko denbora librea berriro, bazkaldu ostean. Azalapenak beharko dituztenek galde dezatela Sanjoxeperen harrerako bulegoan. Bazkideentzat da.
AGIJUPENS jokoetako finalak
Jubilatu zentroen federazioak sustatzen dituan jokuetako finalak lehiatuko dira Elgoibarko zentroan ekainaren 14an. Rascón anaiak Donostian irabazi dute finalerako eskubidea, eta horri esker bi finalista izango ditu Sanjoxepe elkarteak Elgoibarren. Billarra eta tute jokoetako irabazleak izango ditugu ordezkari finalean. (Bittor Jimenez eta Santiago zein Alberto Rascón).
Mendi ibilaldia Beti Bizkor eta Buztintegi zentroekin
Ekainaren 20an, 09:00ak aldera elkartuko gara Sanjoxepen eta goiko geltokirantz abiatuz, Arane, Galartza eta beste auzoetako pistak zeharkatuko ditugu, besteak beste, hiru zentroetako jubilatuek. Ugarrixan geldituko gara piskolabi batekin indarrak batzeko. Eguerdi aldera amaituko dugu ibilaldia, Sanjoxepeko tabernan bazkaltzeko (14:30ean). Musika saio batekin amaituko dugu eguna, hurrengo aldira arte.
Menuaren prezioa 15 euro da (kafea barne). Izena emateko azken eguna ekainaren 10a izango da, eta ibilaldian zein bazkarian izena eman ahal izango da Sanjoxepeko sarrerako bulegoan.
San Martzialgo txokolatada
Ekainaren 30ean, San Martzial egunean ohiko txokolatada eskainiko du Sanjoxepe elkarteak. Letania ondoren zelebratuko den meza amaitzean banatuko dugu ingurura hurbilduko direnen artean. San Martzialen bertan izango da eta ekitaldia irekia da.