San Felipe Elkarlaguntzako bazkideen eskariari erantzuteko eraiki da San Felipe beilatokia, kokapen hurbila, modernoa eta prezioan doitua izanik, azken igarobidean maite dituzten pertsonei agurra emateko eta beilatzeko.
San Felipe beilatokia Debagoienean eta Aramaion bizi diren pertsona guztiei eskaintzen zaie, pertsona bakoitzaren gurtza, sinesmena eta hileta-erritua alde batera utzita; bereziki San Felipe Elkarlaguntzako bazkideei bideratuta dago, deskontua baitute erabiltzeagatik.
San Felipe beilatokia San Felipe Elkarlaguntzarena izanik, Ojanguren Hileta Zerbitzuak ehorztetxea izango da beilatokiaren jarduera garatuko duena hurrengo 20 urteetan bien artean sinatutako hitzarmenari esker eta 2020ko urtarrilean sinatutako hileta-zerbitzuen kontratuaren osagarri gisa.
Ojanguren Hileta Zerbitzuak Kalitatearen Ziurtagiria lortu duen Debagoieneko lehen hileta-enpresa da; alde batetik UNE-EN-15017 Arauaren baitakoa, eta bestalde ISO 9001 Europako Arauaren bueltakoa, kalitatearen kudeaketari buruzkoa hain zuzen ere. UNE-EN-15017 Arau horrek sektorea zehazten du, zeinak bermatzen baitu hileten kalitatea eta segurtasun-irizpideak zorrotz betetzen direla.
50 urte baino gehiago daramatza Ojanguren Hileta Zerbitzuak Debagoienean zerbitzua ematen, eta prestakuntza handiko profesional talde bat du horretarako, hileta-zerbitzu integrala eskaintzeko baliabide onenak jarrita.