Anonimoan hau esaten zen: "… tanatorio zaharra edo ez oso egokia denez osasun publikoarentzat arriskutsuak izan daitezkeen gorpuak edukitzeko…", eta Arrasate Hileta Berriak Goienari egindako adierazpenetan, honakoa jasotzen du: "… Arrasatekoa zaharkituta dago, eta ez dauka kamara hermetikorik. Horrez gain, Arrasateko Tanatoriora gorpuak sartzeko senideak dauden guneetatik pasatu behar gara kutxekin…"
Oraindik haratago zihoan idatzi anonimoa, bere azalpena honela amaitzen zuenean: "Non daude agintariak? Non dago alkatea? Zer egiten du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak? Nola izan daiteke egoera horren konplize SAN FELIPE?..."
Informazio horien ondorioz, San Felipe Elkarlaguntzak eta Ojanguren Hileta Zerbitzuek jakinarazpen bateratu bat argitaratu zuten, jakinarazpen anonimoan esandakoa gezurtatuz, eta jakinarazpen anonimoaren egileen aurkako salaketa aurkeztu zuten, Bergarako epaitegian izapidetzen ari direlarik.
Horrez gain, eta Arrasateko Alkatetzaren laguntzarekin, San Felipe Elkarlaguntzak eta Ojanguren Hileta Zerbitzuek Tanatorio Arrasate-ko instalazioen osasun-segurtasuna zaintzeko baldintzei buruzko edozein zalantza argitzeko, apirilaren 29an Gipuzkoako Osasun Lurralde Ordezkaritzari, Gipuzkoako Hilotzen Osasunaren arduradun den horri, eskatu zioten prozedura-ikuskaritza ofizial bat, Tanatorio horretako instalazioak ahalik eta azkarren ikuskatzeko.
Ikuskapen hori hilabete honen 4an egin da, eta aldeko txostena izan da. Txosten horrek 19 urteko antzinatasuna eta kudeaketan prozedura espezifikoak behar direla identifikatzen dituen arren, araudi tekniko sanitarioa betetzen dela ziurtatzen du.
Horrenbestez, jakinarazpen honek sortutako zalantza guztiak argitzeko eta Arrasateko herritarren artean segurtasun eta konfiantza sentsazioa berreskuratzeko balio izatea nahi genuke. Argitalpen honekin, gainera, erakunde eta agintarien izen ona eta ospea berreskuratu nahi ditugu (Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Arrasateko Alkatetza, etab.) baita San Felipe Elkarlaguntzarena ere, 12.000 bazkide baino gehiagoko mutua herrikoia, autokudeatua eta irabazi asmorik gabea, eta Ojanguren Hileta Zerbitzuak ehorztetxearena, historikoki modu profesional eta eraginkorrean eman baitiote zerbitzua.