Bergarako Herri Eskolak arropa berria aurkeztu du!


Ikasturte amaierarekin batera, sudadera eta kamiseta berriak iritsi dira, ume zein helduentzat. Lehenengo banaketa aldia oso arrakastatsua izan da, eta zabalik dago bigarren banaketa baterako eskaria egiteko formularioa.


Bergarako San Martin Agirre Herri Eskolako Guraso Elkarteko kideok buruan geneukan azken aldian eskolako arropa berria ateratzeko proiektua, eta zenbait hilabetetako lanaren ondoren ikasturte amaierarekin batera gauzatu ahal izan da.
Eskolako arropa eraberritzea izan da asmoa. Nahiz eta eskolako ekintzetarako orain arteko kamisetak erabiltzen jarraitzeko asmoa dagoen, kalerako arropa egin nahi izan da. Kotoi organikoz egindako kamiseta eta sudaderak dira, urdin eta gris kolorean aukeran, heldu zein umeentzat. Umeen sudadera eta kamisetek hain maitatua den Urdinen marrazkia dute aurrean. Ume eta helduen modeloek, berriz, EM Zirrimarra ilustratzaileak diseinatutako zuhaitza dute. Azken elementu horrekin, eskolaren balioekin lotura egin nahi izan da, sustrai sendoetatik zuhaitz emankor bilakatzea; naturarekin kontaktuan dagoen hezkuntza, jolasa oinarri duena, eta euskara eta inklusioa oinarri dituena.
Komunitate sentimentua indartzea eta herrian eskolaren erreferentzialtasuna handitzea izan da helburua. Hori dela eta, ikasle, irakasle, guraso eta bereziki ikasle ohiei ere aukera eman nahi diegu eskaera egiteko. Horretarako, formulario bat jarri dugu martxan, eta udan zehar egiten diren eskaerak irailaren amaieran entregatuko dira. Irailaren 20rako jarri dugu arropa berria eskatzeko epea, ondorengo formularioaren bidez edota argazkiko QR kodearekin;

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScobqxaJGk9VTvPsW_XPkZ0F_kcUaaHfi2nannYN73UA56p_A/viewform

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak