Maritxuren familiakoen partetik, eskerrik asko, Aita Menni

Erabiltzailearen aurpegia Rosarito Zeziaga 2014ko aza. 21a, 00:00

Lerro hauen bitartez, Maritxu Lasagabasterren familiakook gure esker ona adierazi nahi dizuegu Aita Menniko RAM1 unitateko langile guztioi.

Egun gutxi dira Maritxu hil dela, eta ordura arteko 11 urteetan, zuen zaintzapean egon da. 

Eskerrak eman nahi dizkizuegu egin duzuen lan guztiarengatik. 

Maritxu zaindu duzue, jaten eman, garbitu, berarekin barre egin duzue, haserretu behar zenean haserretu, abestu… azken finean, maitasuna eman diozue. 

Azken aste honetan ere, Maritxuren ondoan egon garen familiakooi babesa eman diguzue; gure malkoak errespetatu dituzue, besarkatu gaituzue, oroitzapenak elkartrukatu ditugu, gure mina elkarbanatu dugu, gure dolua eramaten lagundu diguzue. 

Horregatik guztiagatik, benetan, bihotz-bihotzez, mila-mila esker. 

Eskerrik asko, Josevi, Elena, Egoitz, Espe, Nerea, Goiatz… eta Maritxuren eta gure ondoan egon zareten guzti-guztioi.

----------

Rosarito Zeziaga, Loli Zeziaga eta Maitane Gomez de Segura

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak