Ate berriak zabalduz

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Ugalde 2026ko uztailaren 13a

Buzoian jaso dut Arrasateko udal aldizkaria.

Gutxi gorabehera, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos Udal Gobernuan daudenetik egindakoa erakusteko. Ez da asko hiru urte hauetan egin dutena. Orri gehienak etxebizitzaren arazoari ematen dizkiote. Horretarako ikerketa bat agindu dute, ez dute esaten Udalak berak egin duen edo kanpoko enpresaren batek. Hirigintzako zinegotziak azaldu du etxeen alokairua %23,9 igo dela azken bost urteetan eta herriko etxeen %9,7an ez dagoela inor erroldatuta. Alkateak ematen dituen datuak argigarriagoak dira: 13 urtetik hona, alokairuak %30,7 hazi dira. Funtsean, onartu beharko dute Morras agintean dagoenetik alokairua aurreko urteetan baino askoz gehiago igo dela. 

Hori zergatik gertatu den jakitea interesgarria izango litzateke. Merkatuaren logika hutsa aipatzea arazoa birbideratzea eta Udalaren erantzukizuna ekiditea dela deritzot. Arrasateko Udalak modu askotan eragin du etxebizitzaren merkatuan interbenitzeko: alde zaharreko PERI, alokairua ordaintzeko laguntzak, erroldatze masiboak etxe berean, baserri-etxeak zatitzeko debekuak...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak