Mirande herriminez, ezin-minez

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Ugalde 2026ko martxoaren 3a

Mikel Soto idazle nafarrak liburu serioa eta mamitsua egin du Jon Mirandez. 

Mirandek sekulako maila kulturala zuen eta euskal literaturari egin zion ekarpena itzela izan zen. Agian, euskal irakurleria kamutsegia zen halako idazle zorrotza onartzeko, eta gure kulturaren santutzarrengandik zentsura eta eraso gupidagabeak jasan zituen. Mitxelena, Saizarbitoria, Lete, Lafitte... ez dira oso ondo ateratzen Sotoren azterketan. Niretzat, saioaren kapitulu bikainena da Atxagak Miranderi buruz esandakoak desmuntatzen dituenekoa. Euskal inteligentsiak Miranderen kontra botatako zabor guztia garbitzea lortu du egileak.

Gure Jokin Zaitegik bestelako iritzia zeukan, ordea; harentzat Mirande laguna eta gizon ona zen. Zaitegiren eta Miranderen arteko harremanak ere aztertzeke daude oraindik. Ondo legoke, Sotok proposatzen duen moduan, Miranderen lan osoak publikatzea; eta, nire ustez, Arrasateko Udalak parte hartu beharko luke ekimen polit honetan. Jokin Zaitegi bekaren dirua horretara bideratu daiteke. Ea, ba!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak