Euskararen iraganaz

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Ugalde 2025ko ira. 26a, 00:00

Juan Martin Elexpuruk oso liburu interesgarria idatzi du euskararen iraganaz.

Funtsean, liburuan jorratu dituen gaiak dira euskararen inguruan Akademia ofizialean –Gasteizko Filologia Fakultatean, Euskaltzaindian eta komunikabide ofizialetan– euskararen iraganaz garatu diren teoriak. Idazleak aitortzen du okerra egin duen mutiko baten moduan sentitu dela liburua bukatu duenean. Ez da harritzekoa. Euskararen iraganaz zaletuta gaudenok urteetan ibili gara irensten akademikoek batere ondo azaltzen ez zituzten zentzugabekeriak: ez genien zentzu handirik sumatzen, baina ez ginen gauza harago joateko. Juan Martinek pauso hori eman du eta, logika erabiliz, hankaz gora jarri ditu teoria ofizial gehienak; aldi berean, agerian utzi ditu euskaldunok dauzkagun akademikoen gabezia lotsagarriak.

Euskarazko Hizkuntzalaritza ofiziala oso lotuta dago 78ko Erregimenarekin, eta horregatik bere maila zientifikoa da hain barregarria: menpekotasuna zientziaren gainetik jarri dutelako. Liburuan, artikuluaren gaineko atala da bikainena; euskalduntze berantiarraren ingurukoa, ostera, eskasena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak