Gurutzea eraitsi; ramadana ospatu

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Ugalde 2025ko api. 11a, 00:00

Ukaezina da kristautasunak gure herrian utzi duen aztarna: arkitekturan, ohituretan, kantetan, jai kolektiboetan eta abarretan. 

Mondragoeko fundazioko hiri-gutuneko lehen hitza Kristo da. Baina kristautasunaren adierazpen artistikoak ez dira askoren gustuko eta udal agintaldi honetan ikusi dugu nola suntsitu dituzten Sanvitxikiko kaperako beirate ederrak, Hirutasun Santua irudikatzen zutenak. 

Bide batez, gogoratu dezagun Mondragoe Hirutasun Santuaren izenean fundatu zutela. Eta Udalatxeko gurutzea ere eraitsi dute, gurutze bat ez delako hildako mendizaleak ohoratzeko modua eta Marik lasaiago hegan egin dezan. Nire iritziz, ondare interesgarria galdu dugu.

Sanjuanetan, zinegotziek, urteetako ohiturari muzin eginez, ez zuten eraman santuaren irudia parrokiatik udaletxera. Ez dut esango harritu ninduenik, baina udal laiko horren zinegotzi batzuk ramadaneko bukaerako afarira joan ziren.

Kristautasunarenak egin duela esango nuke. Baina haren ordez zer nagusituko da? Gurutzea eraitsi zutenen wokismo-a edo islama?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak