Bi aukera zeuden: Zalduspe edo Laubide (Mondraupe). Biak ere kokapen txarrak; eta Zalduspekoa, okerrena. Boto-emaileak %24ra ere ez ziren iritsi. Beraz, Udalak ez du lortu berak sustatu duen kontsultaren lehenengo baldintza betetzea: parte-hartzea %30 izatea, hain zuzen. Gauzak egin ziren moduan, espero zezaketen Zaldusperen aldeko plebiszitu bat izatea... Baina erroldaren %18 baino ez da lerratu kokapen horren alde. Emaitza hori ontzat ezin da hartu.
Arrasateko herritarrok eta egunero etortzen zaizkigun bisitariek eskubidea daukagu zerbitzu osoagoa emango digun autobus geltoki bat izateko, mondragoetar gehienen eta kanpoko bidaiarien beharrak hobeto beteko dituena, ospitalearen garapenari trabak jarriko ez dizkiona, herriko ehun ekonomikoari lagunduko diona eta ingurumena hobeto zaindu eta berdeguneak gehituko dituena. Abenduaren 19ko mozioan hori konpontzeko ahalegina egingo dugu.