Langileen herria

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Ugalde 2023ko aza. 17a, 07:17

Iritzi nahiko zabaldua da Arrasate langileen herri bat dela eta mondragoetarrek, batez ere langileak izan direnez, estetikari eta edertasunari ez diotela aparteko tarterik eskaini.

Lana egitea, dirua egitea, konponbide utilitaristak lortzea... izan ei dira mondragoetarren helburuak. Eta horrek mondragoetarrei halako izaera zakarra emango lieke eta, beraz, zatarkeriarako joera bat. Pertsona zakarrek zakarkeriak egiten dituzte: gauza itsusiak eraiki, eraikin politak bota. Baliteke horrela izatea.

Bestaldetik, helburu ez hain prosaikoekin gure herrian jardun duen erakundea Eliza Katolikoa izan da. Erlijio honetan inspiraturiko arkitekturak asko landu du estetika. Garai bakoitzeko estilora moldatuz edertasuna lortzen saiatu dira. Arte katolikoaren azken alea Arrasateko mojen kapera zen, 1974koa. Bere hormigoizko beirateekin, barruko apaindura soilarekin, eta akustika lortuarekin kristau arkitekturaren harribitxia zen. Ba, guztiz desitxuratuta dago, Hirutasunaren beiratea ere suntsitu dute. Niri sekulako amorrua eman zidan. 1974tik ezer politik egin dute?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak