Goieskola

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Ugalde 2023ko ots. 4a, 00:00

Benetako konpromisorik ez duten irakasleei lanbidez aldatzeko eskatu zien Mar Romerak, Jaurlaritzak Debagoienean zuzenean babesten dituen ikastetxeen –vulgus publikoa vocat– elkarteak antolatutako hitzaldi batean. EAEn ez dago horrelako elkarterik.

Horrelako ekimen ugari egin dituzte, gehienak erdaraz eta Espainiatik ekarritako guru batzuek, burujainkotuek eta tarifa altukoek, emanak. Goieskola ez da gauza izan pedagogismo emozionalean euskaraz jardungo duen inor prestatzeko. Baina guruen mezua ondo jaso ez duten irakasleekin zer egin?

Nire denboretan Arrasateko institutuan zuzendari talde serio eta saiatu batek jarduten zuen horrelakoak onbidera eramaten. Proiektu horretan trabarik ez egiteko inork lanbidez aldatuko al du Mar Romerarena entzun ondoren? Hamar ikastetxe daude eredu horretan sartuta. Nola ebaluatu esperimentu bitxi hau? Botere publikoek diruz ondo hornitu dute, hogei urte pasatu dira. Hezkuntzaren etekin akademikoa neurtzeko PISA eta ISEIren txostenak daude, baina emaitzak ezin dira publikatu. Alor askotako doktore-tesiak egiteko gaia dago hor.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak