Kajoiko Mariaren onurak

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Ugalde 2022ko urr. 22a, 00:00

Alde zaharrak pairatu duen gainbehera ageri-agerian dago: etxe hutsak, dendak eta bankuak itxita… Zurruterako espazioak, ordea, gehitu egin dira Dragoimendin.

Parrokiako Erdiko kaleko atean ia ahaztuta zegoen Errosario Ama Birjina txikiteroen babesle egitea erabaki zuten. Seriotasun guztiekin antolatu zuten: nobenarioa, eskapularioak, kofrade berrien izendapenak...

Eta fede zintzo honek Zeruko grazia jaso zuen ordainean: Kajoiko Mariak zurruteroen mesedetan Dragoimendiko alde zaharrean zabaldutako onurak ukaezinezkoak dira. Ikusgarria da Kajoikoaren eraginpean dagoen eremuan nola ugaritu diren edariaz lasai eta eroso gozatzeko espazioak: terrazak, toldoak, plaza publikoak ere zurrutegitu egin dira. Eta edariari eskainitako jarduerak ere ez dira gutxi: Mojitoaren Gaua Kubako Iraultza ospatzeko, Txakolin Eguna, ardo dastaketak… Kajoikoak babestutako eremuetan gauzatzen dira. Elikagai dendetan eta alderdi politikoen egoitzetan ere zurrutaren espazioa ez da txikia. Alde zaharra askoz alaiagoa da Kajoiko Ama Birjinari esker.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak