San Joan berriak

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Ugalde 2022ko eka. 25a, 00:00

Orain dela urte batzuk ekimen bitxi bati ekin zioten arrasatear batzuek San Juan jaiei izaera euskaldunagoa emateko. 

Eta hala, Udalaren sustapenarekin, elementu berriak txertatu zituzten jaietako programa ofizialean: Dragoi jana, Errementari desfile-dantza, Eguzkilaru izeneko izate mitiko baten agerraldia, txosnagunea... Xedea ez zen erraza eta arazoetariko bat zen, eta da, gure herriko euskaldunen belaunaldien arteko transmisio kulturalean eten bat gertatu zela eta euskalduntasun berri bat asmatu zutela aurrekoarekin zerikusi handirik ez duena: Eguzkia larua izatea udako solstizioan erabateko anomalia bat izango litzateke, Errementari dantzako kantaren letra ulergaitza egiten zait, eta txosnagune berbari serioegia deritzot. Lehenagokoetan, "erre, erre, erre subak eta sapuek erre" kantatzen zuten; orain, berriz dragoia jaten dute. Narrastiak erretzetik jatera sekulako aldea dago. Eta asuntoa da ea inoiz izan ez diren zera berri hauekin sanjuanak euskaldunagoak ote diren. Ez dakit, diferenteak bai. 

Eta zuei, ze pentsetan jatzue?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak