Kieveko erregimena

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Ugalde 2022ko martxoaren 25a

Ukraina barruko gerra 2014an hasi zen. Ez nion kasu handirik egiten, baina Ibai Trebiñoren eta Mikel Arregiren dokumentala hor zegoen gauzak argitzen laguntzeko.

Ez dut kritikatuko Kieveko erregimenak Errusiako esku-hartzeari frente egiteko gisa ezkutuak erabiltzea, edo korridore humanitarioen aurkako tiroketak egitea edo setiatutako hirietatik ihes egiten saiatzen direnei dirua kobratzea, edo ospitale eta eskoletan postu militarrak ezartzea, ezta oposizioko alderdiak debekatzea eta, are gutxiago, trafikoko posteetan andre ijitoak lotzea, aurpegia berdez pintatu ondoren.

Eta Errusiako esku-hartzea hasi baino lehenago Donbassen aurkako bonbardaketak, edo Transkarpatiako hungariarren zerrenda beltzak eta beste etnien aurkako programak eta horrelakoak ere ez. Niri han ez zait ezer galdu. Hori guztia salatzeko ez dut ezer egin, baina Kieveko erregimenari txaloak ematen ere ez naiz hasiko. Ze bilakaera izango dute gure inguruko errusiarfoboek?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak